Azaroaren 8tik aurrera Norvegiako petroliontziek greba egiteko prest zeudela iragarri zuten ontzijabeek herenegun. Mehatxuak fruituak eman zizkien atzo. Gobernuak bete beharreko arbitrajea ezarriko zuela esan eta greban diren plataformetako langileek ostegunetik aurrera lanera itzuliko direla esan zuten. Berriak lasaitasuna ekarri zuen merkatuetara.
Brent upelak markarik hautsi ez izana albiste izan zen, beraz. Astelehenean 51 dolarretik gora salerosi ostean, atzo 51 dolarretik behera kotizatu ziren abenduko kontratuak. Hala ere, lasaitasuna ez zen erabatekoa izan. Estatu Batuetako berogailuetako gasolio erreserbek beste behin behera egin dutela jakiteak prezioak berriro gorantz bultzatu zituen. 51 dolar inguruan zebilen Brent upela 20:15ean.
PETROLIOA
Brent upela 51 dolarretik behera salerosi da Londresko merkatuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu