Ekonomia

Brent upela ia 103 dolarreko salneurrira iritsi da

Gorako bidearekin segitzen du.

2008ko martxoaren 6a
13:07
Entzun
Brent upelak gorako bidea segitzen du eta gaur Londresen 102,95 dolarreko salneurrira heldu da.

Chakib Jelik LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Elkarteko presidenteak aste honetan esan duenez, ekoizpena ez handitzea erabaki du elkarteak, eta horrek ekarri du gaur upelaren garestitzea, erregaia urritu egin daitekeelakoan.

"Petrolioaren merkatuetan gertatzen ari dena Ameriketako Estatu Batuetako ekonomiaren kudeaketa txarraren ondorio da eta, hortaz, handik iritsi beharko lukete neurriek", adierazi du aste honetan Jelikek baina, hala ere, upela garestitu egin da.

Finantza krisiaren ondorioz, dolarra ahuldu egin da, eta inbertsiogile askok lehengaietara bideratu dituzte beren inbertsio eta espekulazioak. Horrek eragin du petrolioaren garestitzea LPEEren ustez, eta, hortaz, upel gehiago ekoizteak egoera ez lukeela aldatuko uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.