erregaia

Brent upela prezio historikoarekin hasi da gaur: 48,35 dolar

1988an International Petroleum Exchangek merkatuan bere jarduera hasi zuenetik punturik altuena izan du Brent upelak: 48,35 dolar. Eskaintzak eskariarekiko duen urritasunak eta eskasiak, eta hornikuntzan eman litezkeen etenaldiek, petrolioaren prezioaren igoera dakar. Eguneko 82 milioi upeleko eskaria dago munduan, baina adituek eskaintza nahikoa izango ez dela uste dute. Ekialde Hurbileko eta Irakeko egoerak, Nigeriako ezegonkortasun politikoak eta Ivan hurakanak sortutako kalteak dira eskaintza gutxitzearen arrazoi nagusiak.

2004ko urriaren 7a
13:12
Entzun
Petrolio Exportatzaileen Herrialdeen Erakundeak petrolio gehiago produzitzeko egindako saiakerek ez dute arrakasta askorik lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.