Petrolioaren prezioak goraka segitzen du eta Brent upelak 120 dolarreko muga gaiditu du lehen aldiz. Europan erreferentzia gisa erabiltzen da Brent upela eta gaur, hain zuzen, 120,41 dolarrera iritsi da. 2,42an gainditu du aurreko jarduneko marka. Gorakada horretan horniketa etetearen beldurra aitatu dute arrazoi gisa.
Beste lehengai asko bezala, petrolioa ere dolarretan salerosten da.
Ameriketako Estatu Batuetako Texas upelak ere marka hautsi du: 121,63 dolar, asteleheneko saioan baino 1,66 gehiago.
Ekonomia
Brent upelak 120 dolarreko muga gainditu du lehen aldiz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu