petrolioa

Brent upelaren prezioak marka berria jarri du 61,73 dolarretan

Europan erreferentzia den petrolioaren Brent upelaren prezioak marka berria jarri du, eta 61,73 dolarrera iritsi da upelaren prezioa. Londresko merkatuaren irekieran, Brent upelak iragan ostiraleko itxieran baino 59 ehunen garestiago hasi du eguna. Iturrien arabera prezioaren igoeran eragin zuzena dute Ekialde Hurbileko liskarrek, eta petrolioaren eskaintzan eskasia datorrela dioten zurrumurruek.

2005eko abuztuaren 8a
17:07
Entzun
Ekialde Hurbileko egoerak Brent upelaren prezioan ez ezik, AEBetan erreferentzia den Texas upelarengan ere eragina eduki du. Brent upela 61,73 dolarrera igo da, Texas upelaren prezioa, berriz, 63 dolarretaraino.

Pasa den astean Arabia Saudiko Fahd erregearen heriotzak petrolioaren prezioan zuzenean eragin du, uste baitzen erregearen heriotzak lurralde hartako petrolioaren politikan aldaketak ekarriko zituela, eta upelaren prezioak gora egingo zuela.

Gainera, Iranek, LPEP Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundeko bigarren ekoiztaile handienak, adierazi du Ishafango plantan berriro ekingo duela proiektu nuklearrarekin, nahiz eta EBkdauden arriskuez ohartarazi.

Halaber, Teherango Gobernuak dio abian jarriko duten proiektu nuklearrak helburu zibilak dituela, hala nola, elektrizitatea ekoiztea. AEBen aburuz, Teherango programa nuklearraren xedea arma nuklearrak ekoiztea da.

Bestalde, Washingtonek adierazi du AEBkoen aurka dauden interesengatik Riaden duen enbaxada itxiko duela. Hartutako neurri honek egonezina sortu du merkatuan, petrolioaren prezioan eragin dezaketen erasoen beldur baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.