AEBetan saldutako ia lau milioi Ford Explorer 4x4 autoetako gurpilak aldatu behar izan zituen Ford etxeak 2001. urtean, haien segurtasuna ziurtatu ahal izateko. Auto konpainiaren arabera, Bridgestone Firestonek hornitutako gurpilak akastunak ziren, eta zerikusi zuzena izan zuten 271 heriotza eta 800 zauritu larri eragin zituzten istripuetan. Gurpil egilearen arabera, ordea, istripuen eta autoen segurtasun faltaren errua autoaren beraren akatsetan zegoen, ez gurpiletan. Fordek 3.000 milioi dolar gastatu zituen gurpil guztiak aldatzen. Bi aldeek akordioa lortu dute auzibideetatik at.
Bridgestone Firestonek 240 milioi dolar ordainduko dizkio Fordi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu