Bridgestonek aldi baterako kaleratuko ditu 1.394 langile

Enpresak esan du kontsumoa «izugarri» jaitsi delako erabaki duela erregulazio plana aurkeztea

Erredakzioa
2008ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Auto salmenten jaitsieraren ondorioak sektore guztira ari dira zabaltzen. Pneumatikoak egiten dituen Bridgestone enpresak, esaterako, enplegurako erregulazioko espedientea aurkeztu die Galdakao eta Basauriko (Bizkaia) lantegietan aritzen diren 1.394 langileri, baita Burgoseko (Espainia) lantegian aritzen diren beste 1.410i ere. Aldi baterako kaleratzeak egin nahi du Bridgestonek: azaro eta abendu bitartean 16 egunekoak Basauriko lantokian, eta 13 egunekoak Galdakaokoan.

«Kontsumoa izugarri jaitsi da, sektore guztia espero baino salmenta txikiagoak izaten ari da»,esan du Jesus Blanco giza baliabideetako zuzendari nagusiak.ELAren arabera, ordea, enpresak ez du kaleratzeak egiteko premiarik. 2007an Bridgestonek %200 irabazi handiagoak izan zituela adierazi du. «Krisiaren olatua aprobetxatu nahi du berriro ere irabaziak handitzeko».

Seaten ere bai

Hala, neurriak ez duela beren oniritzirik adierazi du sindikatuak, etaatzera botatzeko eskatu dio enpresako. Datorren astelehenean bilduko dira Bridgestoneko zuzendaritza eta ELA, UGT, CCOO eta USO sindikatuetako ordezkariak erregulazioen inguruan hitz egiteko.

Bridgestonek ez ezik, Seatek ere4.700 laguni eragingo dieten hainbat neurri hartzeko asmoa du. Abendura bitartean, 750 langileri aldi baterako enplegu erregulaziorako plana aurkeztuko die, eta urtarriletik uztailera beste 500i. Horrez gain, bi eguneko bi geldialdi egingo ditu. Kasu horretan 3.900 lagunek geratu beharko dute etxean.



Europako auto industriak 40.000 milioi euroko mailegua eskatuko dio Bruselari

Estatu Batuetako Gobernuak bere auto ekoizleei emandako 25.000 milioi dolarreko maileguak Europako industriaren inbidia eragin du. Mailegu horri esker General Motorsek, Fordek eta Chryslerrek lehiatzeko abantailak izango dituztela uste dute Europako auto ekoizleek, eta antzeko neurria eskatuko diote Europako Batzordeari. Sergio Marchionne Fiateko buruzagiak atzo Financial Times egunkariari esan dionez, 40.000 milioi euro beharko lituzkete ingurumena gutxiago kaltetzen dituzten ibilgailuak garatzeko eta ekoizteko. «Kopuru hori ona da, Europako auto industria handiagoa delako». Europan ez ezik, AEBetan ere dirua jaso ahal izateko presioa egiten ari dira han fabrikak dituzten autogile europarrek. Arazoa da 20 urtetik gorako lantegiek soilik jasoko dutela laguntza, eta horien artean ez dago europarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.