ekonomia

Bruselak BEZa berriro igotzea galdegin dio Espainiari

Erregaiei dagozkien zergak igotzeko ere eskatu dio. De Guindos Ekonomia ministroak baztertu egin du momentuz igoera.

2013ko martxoaren 5a
18:42
Entzun

Europako Batzordeak ingurumen zergak igo ditzan ere nahi du, bereziki erregaiei dagozkienak. Neurri horiekin Espainiak defizita txikitu eta lan erreformarekin eta pentsioen erreformarekin jarrai dezan nahi du. Defizit helburuak betetzen ez dituzten erkidegoei legea gogorrago aplikatzeko ere eskatu dio.

Europako Batzordeak EBZ Europako Banku Zentralaren laguntzarekin egindako txosten batean bildu ditu eskaera horiek. Madrilen urtarrilaren 28tik otsailaren 1era egon ziren ikuskatzaileen ondorioak biltzen ditu horrek.

EBk uste du BEZ arrunta %18tik %21era igotzea eta murriztua %8tik %10era "aurrerapen" bat dela zerga sistemaren eraginkortasuna hobetzeko. Hala ere, adierazi du gehiagorako tartea badagoela oraindik.

De Guindos ministroak gogorarazi du iaz igo zuela BEZa, eta hainbat produkturen gaineko BEZ mota ere aldatu zuela. "Espainiako Gobernuak uste du hori nahikoa dela", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.