Bruselak proposatu du Bizkaiko Golkoko antxoa kuota 29.700 tonara igotzea; lehengo urteko denboraldian 15.600 tonakoa izan zen.
Bruselak aztertutako ikerketen arabera, antxoaren biomasa "egoera onean" dago, segurtasun mugen gainetik. Esan dute biomasa 98.450 tonakoa dela, batez beste.
Denboraldia hil honetan hasiko da, eta 2012ko ekainaren 30ean amaituko da.
Europako Batasunak lehengo urtean baimendu zuen Kantauri itsasoko antxoaren arrantza; ia bost urtez egon da debekatua.