Bruselak erraztasunak emango dizkie estatuei, beren bankuei lagun diezaieten
2008az geroztik Europako Batasuneko estatuek 1,6 bilioi euroren laguntzak eman dizkiote finantza sektoreari, horietatik hiru laurden merkatuetan dirua lortu ahal izateko bermeak. Krisia okerrera egiten ari dela ikusita, bankuek are laguntza handiagoa beharko dutela uste du Europako Batzordeak, eta horregatik erabaki du ezohiko laguntza horiek —urtearekin amaitzekoak zirenak— baimenduko dituela aurrerantzean ere. Gainera, Bruselak erabaki du erraztasun handiagoak ematea estatuei bankuei laguntzeko. Hala, zorraren krisiaren ondorioz kapital eskasia duten bankuek diru publikoa jaso ahal izango dute, eta ez dute berregituratzea behartuko erakunde «osasuntsuak» direla uste badute. Bigarrenik, finantza erakundeek tasa txikiagoak pagatu beharko dizkiete estatuei bermeen truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu