Bruselak «gardentasuna» eskatu dio Ryanairri
BRUSELA Europako Batzordeak bezeroek agentzia bidez erositako bidaia txartelak errespetatzeko eta txartelen salmentan «gardentasunez» jokatzeko eskatu dio Ryanairri. Irlandako airelineak jakinarazi duenez, Bruselak ez dio inongo agindurik eman. Hala, bera ez den beste webguneen bidez egin diren erreserbak baliogabetzen jarraituko duela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu