Bruselak opor fiskalen dirua itzultzeko eskatu du
DONOSTIA. Opor fiskalen gainean Europako Justizia Auzitegiak emandako sententzia betetzeko eskatu dio Europako Batzordeak Espainiari. Haren arabera, oraindik ez dira erabat berreskuratu osoki Araban eta Gipuzkoan emandako laguntzak. Hala egin ezean kasua bigarren aldiz auzitegiaren esku jarriko duela dio, eta, beraz, zigor handiagoak izango direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu