euskal herria

BSH enpresak Ezkirotzeko lantegirako enplegua erregulatzeko txostena aurkeztu du

Txostenak 178 langileren kontratua deuseztatuko du, langile guztien %21a da hori. Gaur %95eko jarraipena izan duen lanuztea egin dute.

2011ko irailaren 2a
15:27
Entzun

Alemaniako BSH enpresak Ezkirotzen (Nafarroa) duen lantegiko zuzendaritzak enplegua erregulatzekotxostena aurkeztu du. Neurri honek langileen %21ari eragingo dio, 178 langileren kontratua deuseztatuko baitu.

Zuzendaritzak dio lantegiak lehiakortasuna galdu duela soldata eta garraio gastuak direla-eta, 2007az geroztik produkzioak %40 eginduela behera eta enpresak Turkian eta Errusian dituen lantegietako jarduera handiagotu egin dela.

Enpresa batzordekoen arabera "onartezina" da neurriak hainbeste langileri eragitea; beren ustez ez dago inola ere hainbeste langile soberan. Nafarroako lantegian 830 pertsonak egitendute lan hozkailuak egiten. Horregatik lanuztea egin dute gaur eta enpresa batzordeko presidente Iban Zelaiaren arabera %95eko jarraipena izan du. Batzar bt ere egingo dute  egoera aztertu eta enplegua erregulatzeko txostena proba garaian den bitartean plantila mantentzeko ahal diren akordio guztiak eztabaidatzeko.

Zelaiaren ustez bi alderdiek txostenak ahalik eta eragin sozial txikiena eragitea nahi dute. Izan ere, txostenarekin batera doan gizarte planak lanaldia murrizteko aukera barnebiltzen du eta hnek kontratu gutxiago deuseztea ekar lezake.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.