Bundesbankek baztertu du bankuen batasuna sortzea

2012ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Europako Batasuneko —edo behintzat euroguneko— bankuak agintaritza eta kontrol bakarraren menpe jartzeko ideia baztertu du Bundesbankek. Alemaniako banku zentraleko lehendakariordeak, Sabine Lautenschaegerrek, ziurtatu du bankuak ezin direla batu aurrekontu politika bateratu aurretik. Bundesbankek bereziki kritikatu du gordailuen bermerako funtsak bateratzeko proposamena, alemaniarren gordailuak beste herrialdeetako krisiak konpontzeko baliatuko liratekeelakoan. Europako Banku Zentralean denak ez daude ados Bundesbankekin. Atzo, Vitor Constancio EBZko lehendakariordeak ziurtatu zuen posible dela lehenik bankuak batzea, eta EBZ sistema gainbegiratzea proposatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.