Uriaren hilketa ankerrak AHTren aurkako mugimenduari kalte latza egin dion bezalaxe, AEBetan azaroan galdu diren 533.000lanpostuek eta %6,99an kokatu den hipoteka berankortasunak burtsa indizeen esperantza oro zapuztu dute; danbateko gogorrak dira bi datuonak eta abiadura handiko trabak, suspertze ekonomiko azkar baterako. Astean %4,7 galduta itxi du Ibex-35 indizeak ostirala, 2.081 milioiren salerosketarekin, Atlantikoaz bestaldeko berri txarrek nabarmen eragin zutelarik Tecnicas Reunidas (-%8,8), Ferrovial (-%7,49) edo %6na pasa galdu zuten Repsol, Iberdrola, Gas Natural, Renovables edota Accionarena adierazgarria da. Eraikuntza eta energia sektoreak abiadura bizian ari dira moteltzen. %3na pasa galdu zuten BBVA, Edurnezuri nahiz Popularrek ere eta %2,56 Santander erraldoiak. Badira egunak eta gertaerak, guztia gorri dutenak, guztia kalte: Uriarena edo atzo indize osoa galeretara eraman zuten berriena kasu.
Euriborra. Euriborra %3,7ra jaitsiko balitz (atzo %3,83an zen oraindik), 13 mila milioiren gastua adinako bultzada eragingo lioke Espainiako ekonomiari, Sebastian industria ministroaren arabera. Eragina, baina, ez da berehalakoan nabarituko, noski.
Telefonica. Kontsumitzaileak eskaintza eta prezioak hobe aztertzeari ekin diote. Telefono finkoen kasuan, aurtengo urrian iaz baino %58 gehiago izan dira enpresa aldatu duten bezeroak. Eta sektorean inork zer galdurik badu, Edurnezuri (-%3,19) da noski.
BURTSA. Abiadura handiko trabak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu