Petrolioaren prezioaren igoera azaltzeko, zer esan ? Aita santua hil delako dolua adierazi nahi duela urre beltzak ? Hiru lanegunetan %10 garestitu da petrolioa dolarretan, horri euroaren ahultzea gehituz, kontuak atera. Xingola beltza jantzi zuten atzo burtsan, emaitza gorriekin, Vatikanokoagatik baino, LPEEko herrialdeetan izan litezken hornikuntza arazoengatik. Brent eta West Texas upelek aspaldiko maximoak jo zituzten bederen. Eta Europako Batzordeak Euroguneko hazkunde aurreikuspenak beherantz doitu ditu. Endesa eta Iberdrola argindar enpresek eta Santander bankuak %1na pasa galdu zuten; Edurnezurik eta BBVAk %0,8na pasa. Repsol-YPFk %0,54 egin zuen gora, arazoaren jatorria findegietan dagoela zabaldu baita. Hori handienei dagokienez, baina FCC, Arcelor, Sabadell, Moviles ipotxa, Fenosa... asko jaitsi ziren %1na pasa. Dolu eguna, finean.
-BARTZELONA eta Madrilen arteko lehia politikoa, arlo ekonomikora ere bizi da. CajaMadrid aurrezki kutxak %9ra handitu du Endesa (-%1,32) argindar enpresan duen partaidetza eta %10eraino igotzeko asmoa ei du. Bartzelonako LaCaixa aurrezki kutxak ordezkaritza eskatu du argindar enpresaren zuzendaritzan, baina CajaMadrid aurka agertu da, energia alorreko gainontzeko enpresetan LaCaixak duen gehiegizko indarra argudiatuz.
BURTSA. Aita santua hil delako?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu