BURTSA. Aldamioaren atzetik

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Bilboko burtsaren eraikina, aurpegi garbiketa medio egunotan aldamio atzean ikusten dugun lez, Espainiako estatuaren kaudimena ere berrikustea erabaki du S&P agentziak, joera negatiboa aurrikusirik. Estatuak jaulkitako zorra garestitzen duen hein berean, bertako enpresena ez du merketuko, bistan denez. Acciona, Cintra edo Sacyrren %5az pasako galera handiez gain, aurpegia garbitu beharraren hauts eta neke hori indize osora zabaldu zen: Gas Natural, Gamesa, BBVA, FCC eta beste mordoxka izan ziren %2na pasako galerekin mugitu zirenak eta, aldamioan maila bat beherago, %3na pasako galerekin Renovables, Repsol eta Abertis izan ziren. %4koan, bakarti, Endesa (-%4,11). Aldamioaren oinarria, 1.650 milioiren salerosketa, ez zen izan behar bezain sendoa. Baina bai Ibex-35 9.200 puntuko langaz azpitik kokatzeko lain. Wall Streeteko galeren aldamioa ere gainezka egotea, konsolagarri eskasa da, noski.



EBZ. EBZren bilera izango da aste honetan eta inflazioa %2ko mailaz azpitik kokatu da. Trichetek ekonomiaren ahulaldi gehigarria espero dutela esan du. Zalantza da orain arteko diruaren merkatzeak nahikotzat jotzen ote dituen. Ziurrenik ez.



Iberia. Iberiak (-%2,84) Madrilgo Barajas aireportuan dituen arazoek hegaldi andana bertan behera uztea eragin dute azken egunotan. Datozen hilabeteetan erregaiaren merkatzeak edo eskari jaitsierak ,eragin gehien nork duen, ikuskizun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.