BURTSA. Antzokia itxi?

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Jakina da burtsan informazio urri edo faltsuz jende gehiegi ibiltzen dela. Ezaguna da, horrezaz gain, bertako zenbait aktoreren (trader, salerosle, analista edo kudeatzaileren) arduragabekeria. Eta ikuskatzaileek ere (Enron operara joan gabe, AEBetan Madoff edo Indian Satyam antzezlan estreinatu berriekin), behin eta berriz erakutsi dute lanak egoki zuzentzeko euren ezintasuna. Esan nahi baita, Bilbon Kafe Antzokia ixteko baino argudio sendoagoak leudekeela edozein burtsa ixteko, Merckleren heriotzak Alemanian berretsi berri duenez. Kretisimo endemikoaz haratago, hala ere, akzioen gainbeherak jarraitu egiten du: AEBetan langabezia hazkundea azken mende erdiko gehien hazi delako -%7,2ra heldu da abenduan-; diru merkearena zalantzazkoa delako bankuen kasuan -Banestok, BBVAk eta Popularrek %1na pasa galdu zuten-; petrolioak merkatzeari utzi diolako -Repsol %0,31 igo zen- edo produkzio industrialaren gainbeheragatik -Acerinoxek %2,51 galdu zuen-.



BBVA. Bost urterako bermerik gabeko zorra jaulki zuen atzo BBVAk (-%1,13). Mila milioiko jaulkipenaren truke, Euriborraren antzeko erreferentzia den mid rate swap mailaz gora %1,8ko interesa ordainduko du. Urte eta erdian lehen jaulkipen handia du.



Urbas. Espainiako Guadalajara eta Sorian zazpi ortu fotovoltaiko ustiatzeko behin-behineko baimena eman dio Urbas (+%42,86) etxe agentziari Espainiako Industria Ministerioak. Adreiluari energia batzea ederki baliatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.