BURTSA. Atzerritarrekin sokatiran

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Euskal Herriko sokatira federazioak Espainiaren izenean jarduterik ez du nahi. Bada Bilbao-2000 ohituta dago Wall Streetek tiratutako sokan lerratzen; atzokoa lekuko. SIBEn bertan, Ibex-35 indizea da nagusi eta atzerritarrek mugitzen dituzte bertako akzioak, izan espainiarrak (10etik sei) edo ez espainiarrak (10etik hiru). Atzo 1.385 milioren akzioak eskuz aldatu ziren, EBZ epaile begirale genuela. Interes tasaren aldaketarik ez zen espero eta ez zen izan. AEBetan zerbitzuak biltzen dituen ISM indizeak hazkundea adierazten jarraitzen du, azken 12 hilabeteetako batez bestekoaren gainetik, baina azken hiruhilekokoaren azpitik. Wall Streetek gora tira. Azpeitiko aktiboak saldu arren, Arcelor (+%2,43) eta audientzian lidergoa duen Telecinco (+%1,97) izan ziren, soka horretan, ororen buru. Santander banku pisutsuak (+%0,65) beste indar erakustaldia egin zuen.

-EDURNEZURIK (+%0,15) akzioko 0,23 euroko dibidendu gordina ordainduko du maiatzaren 13an. Aurten bete dira 80 urte burtsan lehen aldiz bere akzioak salerosi zirenetik.

-ESPAINIAKO SEPI elkarte publikoak, Red Electrican (-%0,27) duen partaidetza % 28,5etik %10era murriztu nahi du. 470 milioi inguru lortuko ditu salmentarekin. Babcockena baino errazagoa izango da, zalantza barik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.