BURTSA. Beherapen edo beheraldiak

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Denetik izan zen atzo Bilbon. 40 urte bete dituen Corteinglesen edo aski zaharragoa den burtsan. Sacyr, Indra edo Gas Naturalek %2na pasa irabazi arren, urtarrileko aldapa orain hasi dira indizeak nozitzen. 2.079 milioiren salerosketarekin, %4 pasa galdu zuten Inditex eta Renovablesek, edo %3 pasa galdu zuen Telecincok, beherapen eta beheraldiak bizi izan zituzten, hurrenez hurren. Mozkinak eta mozkin aurrikuspenak, nekez mugituko dira urteko lehen egunetan ikusitakoaren arabera. Galdera da zein unetan hobetuko diren aurriskuspenak edo zein izango den beheraldiaren punturik baxuena. Dibidendua ordainduz %2,8 galdu zuen BBVAk eta %1na pasa Santander eta Edurnezuri erraldoiek ere. Accionak (+%0,21) Endesan (+%1,21) duen partaidetza saldu ahal izango duela dirudi, baina beherapenetan egin bailuen, ez zuen gehiegi ospatu. 2008ko mozkin berri zehatzak ezagutu zain egon behar da. Gero gerokoak, aukerak eta ehiztarien tiroak.



Intel. Atzo beheraldia iragarri zituen enpresetako bat Intel izan zen. Txipen munduko ekoizle nagusiak iragarri du aurreikusi baino %23 gutxiago irabazi zuela iazko laugarren hiruhilekoan. Lehen kalkuluen arabera, 8.200 milioi dolarreko diru sarrerak izan ditu garai, horretan, 8.700 eta 9.300 artekoak espero zituen arren. Burtsek Intelen beheraldia aintzat hartu zuten eta %6,5 galtzeraino iritsi zen, oraindik Wall Streetako saioa amaitu gabe zegoenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.