Zaldibiko Bilore zimeltzearekin bateratsu, finantza merkatuetan nagusi izan ohi den dolar lorea ere oso ahulduta dago. Euroa dolarreko 1,20ko mailara loratzeak, (eurotan) esportazioak nahiz atzerriko irabaziak txikitu egingo ditu, lehendik ere hazkundez lehor dabilen Eurogunean. Beste lore zimeldua Wall Streetekoa izan zen: Thanksgiving ondorena izateak, erdi jai bihurtu zuen atzoko saioa, zubiaren eraginez. Egunaren lehen erdian beherakadak nagusitu ziren arren, udaberria arratsaldean iritsi zen.
Bilbon bezala Europan ere, laua izan zen saioaren azken emaitza. Baina %1 edo gehieago galdu zuten dozenerdi arantza izan ziren Ibex-35ean: Gamesa (-%2,11), Sogecable (-%1,54), Inditex (-%1,38), Acerinox (-%1,15), Terra (-%1,03) eta FCC (-%1). Igoera aipagarrienak berriz, Amadeus (+%2,16) izan zuen protagonista.
-EURIBOR indizea %2,41ko mailara igo da, azken 7 hilabeteetako altuena. Igoera apal eta txiki batek, banku eta kutxen bitartekaritza marjina lagunduko luke, zorpetutako familien lepotik.
-ATLANTICO bankua erosteko hautagaiak 5 ei dira. Seguros Bilbao saldu duen Beljikako Fortis, Zaragozano bereganatu duen Barclays britaniarra, Italiako Unicredito, Espainiako Sabadell (-%0,28) eta Portugalgo Caixa Geral.
BURTSA. Bi lore zimel
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu