BURTSA. Bihotzen 'Jesus!'

Joseba Barandiaran Andueza.
2004ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Bilboko Jesusen Bihotzak Reinaré en España dio. Inbertsiogileen bihotzek «Jesus!» esan, baina Maria eta Jose ere izan zituzten atzo gogoan: petrolioa dugu errege, Espainian bezala lurrean ere. Edonor kezkatzen hasteko moduko igoerak izan ditu, azken hiru egunetan Brent upelak %6 inguru egin baitu gora. Texasen egoera bertsua da, noski. SIBEko indizeek kolore beltzari heldu zioten, baina BBVAk (+%1,71) izan zuen horretan errurik gehien. Ibex-35 indizeak bederatzi puntuz egin zuen gora atzo, eta San Nikolas plazako bankuak 19 eman zizkion. Noski, 35 akzioetatik 13 izan ziren kolore beltzean lerratu zirenak eta 21 kolore gorrian lerratu zirenak. Beraz, inbertsiogileen bihotzak beldurtzeko arrazoiak izan badira. 1.970 milioi euroren bueltan izan zen salerositakoa, kopuru polita berriz ere. Baina urre beltzaren erregetzak bat baino gehiago kezkatu behar luke.

-Trichet jaunak esan du, eskerrak, baina badirudi inork ez duela gaia askorik haizatu nahi. Petrolioaren garestitzea mehatxua da Euroguneko hazkundearentzat eta inflazioarentzat. Eta AEBek hauteskundeetan dute burua.

-Guipuzcoano (-%1,25) bankuak urrira artean 28 milioi euro irabazi ditu aurten, iaz epe berean baino %17 gehiago. Hipoteka maileguak %32 handitu ditu helburu hori lortzeko asmoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.