BURTSA. Bilbobush beste 4 urtez

Joseba Barandiaran Andueza.
2004ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Bilboko burtsa nork dantzatuko digun badakigu: Bush zoroak, beste lau urtez, AEBetan hala erabakita. Wall Streetek akzio eta indizeekin igoerekin ospatu zuen. Azalpen logikorik ez dut horretarako. Gatazka giroa eta dolar ahula, hori bai, gurean geldituko dira bolada luze batez. Bilbao indizea ongi zebilen, Bushen garaipena baieztatzeak petrolioa garestitzea eragin zuen arte. Salerosketak altutik jo zuen, 2.276 milioiren langa gaindituz. Maximo berria finkatu arren, goranzko bidean mugak azaldu direla dirudi. Endesa (+%0,87) izan zen gehien mugitu zen blue chip-a; Banestok (+%2,12) eta FCCk (+%1,04) egun ona izan zuten, zeresanik ez armagintzarekin zerikusia duen Indrak (+%1,11). Ibex-35 indizeko kaskarrena Ferrovial (-%0,54) izan zen, oraingoz azken Saltzeko Eskaintza Publikoaizan den Cintraren (+%0,35) %60 duena, hain justu ere.

-ENDESARI saldu dizkio Arabako Gamesak (+%1,02), Italian 200 megawatteko indarra duten parke eolikoak, 250 milioi eurotan. Bushen garaipenak Kioto bizkortuko ez duen arren, igo egin zen atzo.
-TELECINCO (-%0,54) telebistak 140 milioi euro irabazi ditu aurten urria bitartean, iaz epe berean baino %96 gehiago. Merkatua itxi ondoren jakinarazi zituen emaitzak, beraz gaur ikusiko da nolako harrera duten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.