BURTSA. Egiazki, gripea

Joseba Barandiaran Andueza.
2006ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Espainian urte arteko KPI %4,2 da. Garai batean, ekonomiaren izurri hilgarri baten adierazgarri zatekeen horrelako datu bat; Espainiako burtsa indizeen amiltzea ekarriko zukeen lehiakortasuna hain garbi kaltetzen duen datu batek. Gaur egun, ordea, datu hori, egiazki, gripe soil bat da burtsarentzat. Ibex-35eko enpresen mozkinak gero eta zerikusi gutxiago du Espainiako ekonomiarekin eta, gehiago, Mexiko, Erresuma Batua edo Brasilgoarekin. Koltza olioaren garaia zen hura, hegazti gripearena hau. Lehengo izurria, egungo gripea. India ere hurbiltzen ari zaigu: Mittal Steelek Euskal Herriko altzairugintzan ere nagusi den Arcelor (-%0,3) erosteko asmoari eusten dio eta CNMVri aurkeztu dio bere eskaintza. Enagas, Indra, Endesa, Red Electrica eta Prisa %2na pasa igo ziren. Eurostoxx-50eko SocGen (+%3,88) eta INGk (-%0,06) mozkin onak aurkeztu dituzte.

- VISCOFAN (+%3,47) zelulosazko bildukinen munduko fabrikatzaile nagusia da. Bere produktuak %2 eta %10 artean garestitzea erabaki duela jakinarazi du enpresak eta 10,45 eurora igo da akzioa.

- EBZ-ko presidenteorde Lucas Papademosek Txinan esana: «Epe motzean Eurogunean diru politika murriztaileagoa itxarotea arrazoizkoa da». Martxoan, beraz, interes tasak igoko dira. Gero gerokoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.