BURTSA. Erbia derbian

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Derbian nagusitzeko, erbiaren azkartasuna behar izaten da. Burtsan ere, berri ekonomikoak aurreikusi, barneratu eta interpretatzen iaioa izatea beharrezkoa da. Eurogunea atzeraldian eta Wall Street galeretan murgildu izanak, ez zuen gure indizeen %1eko igoera eragotzi. Astea %5eko jaitsierarekin amaitu du, baina zor jaulkipenen merkatua zabaldu duen Iberdrola (+%3,58) eta mozkin sendoetan ezarria den Edurnezurik (+%2,51) euskarri lanak egin zituzten; derbiko erbiak izan ziren, txerritxo ehiztarientzat ere. Iaz epe horretan 356 milioiren mozkinak izan zituen Colonialek (=), 2.475 milioiren galerak aurkeztu ditu urria bitarte; aktiboen balio galera, bistakoa da. Egoera ahalik azkarren onartu, barneratu eta puntuak batzen hastean datza gakoa. G-20ak mundua nekez konponduko duen arren, asteburu oro dago zer irabazirik, krisi garaian, burtsarako ere. 2.169 milioiren salerosketarekin, Mapfre (+%6,1) nabarmendu zen beltz berdean, Iberia (-%3,98) gorrian.



Azkoyen. Nafarroako Azkoyenek (-%1,85) 7 milioi irabazi ditu aurtengo lehen 9 hilabeteetan, iaz epe berean baino %41 gutxiago, orduko ez ohiko mozkinak medio. Tabako makinen salmenta %25 jaitsi arren, vending makinak %47 handitu dira, 692 langilerekin.



Corporacion Dermoesteticak (-%0,27) 163 milioiren mozkina plazaratu du urteko lehen 9 hilabeteetan, Erresuma Batuko filialak 175 milioian saldu ostean. Jarduera Espainian (%89) eta Portugalen (%11) finkatuko du, Italiako negozioak ere salduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.