BURTSA. Erdara zetozen

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Erdara zetozen atzo; haserre, alegia, bai Bilbao-2000 bai Ibex-35 indizeak. Salerosketa ez zen txikia ere izan (1.922 milioren akzioak salerosi ziren SIBEko ohiko merkatuan), baina Michiganeko konfiantza indizea jaisteak, euroaren ondoriozko indartzeak eta abarrek ez zuten erosleen animoa piztu. Iaz Frantziako BPG %2,3 hazi zela ere jakin zen atzo eta Euroguneko produkzio industriala %0,5 baino ez zela hazi ere bai. Motel dator Europa. Aldaketa handienak akzio txikietan gertatu ziren. Enagas eta NH Hotelek %1,6na pasa galdu zuten, Telecincok %1,45, Ferrovialek %1,32 eta Acerinoxek %2,62. Boeing lagun egin duen Gamesa ere erdara zetorren, %1,01eko galeraz. Santander (=) begira egon zen eta Repsol-YPF (+%1,78) izan zen blue chip alaiena. Alaitasuna bai, baina ez Sogecablek (+%2,78) adinakoa, noski. 9.600eko mailak itxaron egin beharko du.

-Prisa (-%0,8) komunikabide taldeak 103 milioi euro pasa irabazi zituen iaz, aurrekoan baino %70 gehiago. Espainiako gobernua aldatzeak ez dio kalterik egin, Polanco buru duen komunikabide taldeari.
-Telefonicak (-%0,69) bere akzioen %5 berrerosiak ditu. Autokartera moduan enpresa batek izan dezakeenaren mugan dago, beraz, Edurnezuri. Burtsan akzioak berrerostea dibidendu ordainketaren ordezko ona izan liteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.