Obamaren erreskate planarenak, erreskan kaltea eragin zuen Wall Streeten eta gure indizeetan. Bistan da Suitzako UBS bankuak urte bakarrean 11 mila milioi euro galdu izanak ez zuela finantza sektorean mesederik ekarriko. Baina mailegu ustelen zenbatekoaz zalantzek dirauten bitartean, nekez lasaiatuko dira txerritxo ehiztariak. Atzo ere kaltea eragin zuen horrek bankuen kotizazioan, eta BBVAk (-%2,82) eta Santanderrek (-%3,13) larrutik ordaindu zuten; eguneko kaltetuena Sacyr (-%4,56) izan zen arren, %4na pasa galdu zuten Criteria eta Gamesarekin batera. 10 mila eta 2 mila lagun kaleratuko dituzte, hurrenez hurren, General Motors autogile amerikarrak eta RBS banku britainiarrak. Atzeraldiaren agerpenak, atzera ere, nagusi. Euria euriaren gainean. Giro tsunamitsuan %1na pasa igo zen Mapfre eta Acerinoxek kotizazioa. Salerosketa, berriz, eskasa: 1.652 milioirena baino ez. Oraingoz burtsan, erraz, kaltea sartzen da; mesedea, nekez.
Fenosak (+%0,23) Indra (-%2,93) eta Cepsan (-%1,76) dituen partaidetzak ez zaizkio estrategikoak iruditu, gauzak ondo, argindar enpresaren jabe eta gidari nagusi izango den Gas Naturali(-%2,24). Eta ez dirudi Lehia Batzordeak eragotziko duenik.
ArcelorMittal. Dela Bruselan bere hainbat enplegatu protestan dituelako, dela bere sektorean aurrikuspenak onak ez direlako, %8,82 galdu zuen ArcelorMittalen akzioak. Autogintza eta etxegintza bezero izanik, harritzekoa ere ez da.
BURTSA. Erreskaltea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu