Euskadi Irratiari arrazoia emanez edo, ostirala izanagatik ez zen siestarako betarik izan atzo. Espainiako urtearteko KPI %2,7 izan da ekainean, EBZk egoki deritzon %2ko mailatik gora oraindik ere. Petrolioak ere azken lau hilabeteetako maila gorena jo du eta inor gutxi dago lasai ekonomiaren nondik norakoarekin. AEBetako defizit komertzialak gora egin du maiatzan eta 42 mila milioi dolarrera hurbildu da, espazioko zulo beltz ulergaitz horien pareko. Dow Jonesen bultzadak, eraikuntza enpresen mugimenduek, Europan hedatu nahi duen Iberdrolak (+%1,33), Enagaseko (+%0,68) partaidetza gutxitu behar duen Gas Naturalek (+%0,06) etabar, loa galarazi ziguten atzo, baleko salerosketa bolumenarekin. Erosketak nagusi bai, baina 7.000 puntuko muga errespetatuz, beti ere. Eta indizeen zirikatzaile nagusiak, bi banku handienak: BBVAk eta SCHk %3,4na irabazi zuten.
gTerrak (=) Ibex-35ean lagako duen tokirako Prisa (-%2,11) eta Aguas de Barcelona (+%1,61) dira hautagai sendoenak. Balioz Cepsa (=) edo Banesto (+%0,49) baino txikiagoak izan arren, free floatÓ handiagoa dute alde.
>
gacciona (+%6,72) Entrecanales familiaren eraikuntza enpresak Koplowitz gidari duen FCCren (+%5,49) %8,68 erosi du burtsan, 286 milioi eurotan. Bategite garaia da eraikuntza sektorean.
BURTSA . Ez dago, bada, siestarik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu