BURTSA. 'For whom the bells toll'

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Galdera ikurrik gabe. Atzoko kanpai hotsa Joan Paulo II.aren hiletagatik zen. Duda barik. MG Roverren hiletagatik izan zitekeen, baina ez. 275 milioi bono bihurgarri (akzio bihur daitezkeenak, alegia) jaulki dituen Jazztelengatik (-%4,08) ere izan zitekeen, baina ez. BBVAk (+%0,16) BNL eros dezan eragotzi nahi duen contrapacto-arengatik ere jo zitzaketen kanpaiak, baina ez. %1,3na pasa galdu zuten Mapfre, Moviles ipotxa, Sogecable, Metrovacesa eta, batez ere, petrolioaren prezioaren jaitsierak kalte egindako Repsol-YPFk eragin zituzten atzoko galerak; Endesak (-%1,03) ere bost puntu ostu zizkion indizeari, Santanderrek (+%0,32) eman zizkion horiexek. 1.570 milioiren salerosketa baino ikusi ez zuen egunak, telebistaz Vatikanora begira izan zituen inbertsiogileak ere. Erdi oharkabean joan zen arren, Alemaniako KPI %1,8ko mailan dela ez da ahazteko moduko datua.

-MG ROVER Britainia Handiko autogileak ordainketa etena jakinarazi du, Birminghameko 6.000 langileko lantokia gerarazi eta gutxira. General Motors ere pattal dabil: gaur urtebete 46 dolarrean zen akzioa, 30 dolarren truk salerosi zen atzo New Yorken. Bere zorra ere negargarri dabil. Euskal ekonomian, batipat Nafarroakoan, pisu itzela duen Volkswagenen akzioak (+%0,59), 33,5 eurotan hasi zuen urtea eta 36tik hurbil itxi zuen atzo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.