Galtzerdien aurretik oinetakoak erantzi beharrean oinarritzen da galtzerdien legea. Burtsan ordea, mozkinak eta kotizazioak aurrekoz atzera nahiz atzekoz aurrera ere alda daitezke; edo elkarren arteko lotura argiegirik gabe: McGuffin batek eraginda edo irailaren 11ko urteurrenagatik. Atzo jakin zen Argentinak zorraren inguruko akordioa lotu duela NDFrekin; baita abuztuan Espainiako urtearteko KPI %3an dela ere. Indizeen galtzerdiei AEBetan langabezia laguntzen eskaerak gehitu izanaren oinetakoek ere ez zieten larregi eragin. Dolarra indartu egin zen arratsaldean. Finean, aldakortasuna bai, baina joera garbirik ez. Edurnezurik egun lasaia izan zuen (+%0,18) baina ipotxek galerak izan zituzten: Terrak %2,02, TPIk %1,15 eta Movilesek %0,41 galdu zuten. Bankinter %2,41 igo zen eta Sogecable, Popular bankua, Enagas nahiz Sacyr ere %1na pasa.
gFENOSa (+%0,39) sarri kritikatu dute, inbertsiogileei informazio argia ez emateagatik, Dominikar Errepublikako negozioaz kasu. Bada 364 milioi euroren truke (160 milioiko galerarekin), gobernuari saldu dio jarduera.
>
gEBZ: Wim Duisenbergen garaia bukatzera doa eta Jean Claude Trichetek ordezkatuko du holandar kaskazuria. Egonkortasun eta Hazkunde Itunak, ordea, izango ote du ordezkorik ?
BURTSA. Galtzerdien legea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu