BURTSA. Garabi premia

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Garabi greba hastearekin batera, burtsaren jitea altxatzeko garabi premia tokatu da. Indizeak ez dira erabat abailduta azaldu, baina indarra, gogoa eta baikortasuna falta izan dira astean zehar. Iazko bilakaera onak urte hasiera hau zaildu du eta bazterra jotzeko zorian egon liteke indizeren bat edo beste, nahiz gureek mementoz eutsi.

EBZk Euroguneko hazkunde aurreikuspena %1,9an laga du, baina Michigango konfiantza indizeak behera egin du. Almuniak ere protestaren adarra jo du, AEBetako ekonomiak dolar ahularen bidez Eurogunea zenbat kaltetu dezakeen jakitun.Bazterrak autoz betetzen hasi baino lehenxeago, Mapfre (+%0,09) aseguru etxeak eutsi egin zion kotizazioari. Sogecablek (-%1,47) eta Popular bankuak (-%0,88) garabi premia izan zuten, baina Moviles ipotxak, Bankinter eta Arcelorrek %2na pasa irabazi zuten.

-nAFARROAKO KUTXAK zuen EHN argindar enpresaren %10,42 erosi du Accionak (-%0,69), 83,5 milioi euroan, erosketarako zuen aukera baliatuz. Horrenbestez, Acciona da EHNren jabe bakarra.

-lehia auzitegia eta konkurrentziaren zaintza zerbitzuak batuko ditu Espainiako Gobernuaren lege berriak. Enpresen bat-egiteak eragoztea zailduko dio horrek Gobernuari, baita pribatizatutako enpresen kasuan ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.