BURTSA. Gorrien prozesioa

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Zenbaki gorrien prozesioa atzo, inbertsiogileen gurutze bide latzena. Erreserba Federalak (Fed) ez zuen fede handirik erakutsi inflazioaren argiaz baina, martxoan, Alemaniako IFO konfinantza indizeak azken 18 hilabeteetako minimoa jo du. Mirakulurik ezin espero, beraz. AEBetako urtearteko KPI %3 izan da otsailan, Greenspanek interes tasak igotzen jarraituko du beraz. Europan Egonkortasun Planaren izpiritua dago jokoan. Tricheten erretolikak ez du asko maite. Wall Streetek eta Europak gorrira jo zuten orokorrean, aldaketa handiegirik gabe. Gorrietan gorrienak Arcelor (-%1,7), Gamesa (-%1,63) eta Sogecable (-%1,5) izan ziren. Baina ohikoa den lez, euren tamainagatik, Ibex-35 indizeak galdutako 47 puntuetan eragin gehien blue chip-ek izan zuten: ia 10 puntu galarazi zizkion Repsol-YPFk (-%1,45), ia 8 puntu Edurnezurik (-%0,44) eta 6,5 Santanderrek (-%0,42).

-Autogrill Italiako taldeak aurkeztutako Espainiako Aldeasaren (+%0,08) Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) onetsi du CNMV erakunde ikuskatzaileak. Akzioko 36,57 euro eskaini ditu bere bigarren EEP honetan, lehenago eskainitako 33 euroen ordez eta gainontzeko eskaintzen gainetik. Itxura guztien arabera, arrakasta lortuko du, Altadisen (-%0,87) oniritzia ere badu eta. Advent taldeak 31 euroko eskaintza mantentzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.