BURTSA. Haizea gora, gora haizea

Joseba Barandiaran Andueza.
2006ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Interes tasen haizeak gorantz jotzen duela aitortu du Tricheten kometak, nahiz atzokoan interes tasak mantentzea erabaki zuen EBZk. Petrolio garestia eta KPIren gaineko eragina pil pilean dago eta, energia berriztagarriak, bereziki. Gamesaren (+%6,32) inguruan erosketa mugimenduren bat izan daiteken ustea dabil merkatuan. Izan Accionaren (+%2,77) bolada, izan Iberdrolarena (+%0,96), energia eolikoak, haizeak, gorantz egin du burtsan. Haizetu samar, harro ia, ibili diren telebistek ere iragarkien boladaren ahultzea espero dute. Nola Telecincok (-%3,29) hala Antena 3k (-%0,73) behera egin zuten. Edurnezurik %0,95 irabazi zuen eta %1 pasa iraungitze data duen Moviles ipotxak. Bi banku handien jaitsiera txikiak ez zuen indizearen igoera eragotzi. Eta hipoteka mailegua dutenen auspoak ere, epeldua jaso zuen, momentuz interes tasen ufada atzera dela eta. Gaitzerdi.

- SASEN kontrolpeko Spanairrek 25 milioiko galerak izan ditu aurtengo lehen hiruhilekoan, iazko 17 milioiko galerak baino %48 gehiago. Erregaiaren garestitzeak eragin du hori. Argi Iberiarekin (-%0,9) ere.

- TELECINCOK (-%3,29) 73 milioi irabazi ditu aurtengo lehen hiruhilekoan, iaz baino %13 gehiago. Publizitate sarreretan beherakada aurrikusi du ordea, La Sexta kate berriaren lehiagatik eta futboleko Munduko Kopagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.