Gauza bat da Ratzingerren Hirutasun Santua, beste bat Imazen Hiruko Santua eta hirugarren burtsaren nondik norakoa finkatzen duen Hiruki Santua. Erpin banatan bi banku handiak ditu, atzo %0,99 galdu zuten Santander eta BBVA. Beste erpinean dago Edurnezuri, atzo %1,06 galdu zuen Telefonica. Hirukian galdu ziren atzo Ibex-35 eta Bilbao-2000 indizeak, eurek gidatutako galerak pilatuz. Agur 9.000ko mailari eta, hori bai, kontsolagarri bat: egunean zehar, zenbait unetan, okerrago ibili zirela indizeak. Azken orduko arnasa petrolioaren merkatzeak eman zien, bai Wall bai Olabarri kaleko inbertsiogileei. Hirukoak pentagono edo hexagono itxura ere har dezake, atzo bezala beste blue chip batzuk lagun: Repsolek %1,5 galdu zuen eta bi argindar enpresa handiek (Endesa eta Iberdrola) %0,4. Lehen hiruhilekoan lorturiko emaitzen zain jarraitzen dugu.
-SOGECABLE (+%1,59) izan zen atzo galerei izkin egin zien akzio bakarretakoa. Urteko lehen hiruhilekoan 18 milioi euro galdu ondoren lortu zuen hori. Iaz ia 47 milioi galdu zituela kontuan hartuz, hobekuntza nabaria da, bere beltzean. Prisarekin (-%0,27) gertatzen den bezala, Espainiako Gobernua sozialisten esku egoteak mesede egingo diola aurreikusten du merkatuak. Udan jasoko omen du debaldeko telebistaegiteko lizentzia.
BURTSA. Hiruko santuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu