BURTSA. Hirukoa zoritxarrarekin

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Oñatiko zoritxarrak txiki utzi zituen atzo burtsan pairatutakoak. Burtsan hirukoa osatu zuten berri txarrek. Batetik, AEBetan martxoko KPI %0,6 hazi da, azken bost hilabeteetako igoera handiena; bestetik, biltegietako petrolioak behera egin eta urre beltzak %2,5 inguruko garestitzea pairatu du, Brent upela 53 dolarren inguruan kokatuz. Azkenik, Ford autogilearen mozkina %38 jaitsi da, AEBetan bertan salmentek izandako jaitsiera dela medio.

Finean, galera handienak errepidean izan ziren atzo, eta egun lau eta aspergarria suertatu zen burtsakoa, galera txikiekin. Ozta- ozta baina Ibex-35 indizeak 9.000ko maila ez zuen galdu. Iberiak %2,03 galdu zuen arren, Fenosa, Telecinco eta Arabako Gamesak %1na irabaztea lortu zuten. Arcelor, Acciona eta Altadisek soilik galdu zuten %1na baino gehiago. Atzoko banku txarrenak, Sabadell bankuak, %0,96 galdu zuen.

-Besteak beste Iberdrola (+%0,1) enpresa espainiarra dela behin eta berriz esateagatik nabarmendu den Iñigo Oriolek erretreta hartuko du datorren urteko akziodunen batzarraren ondoren. Iberdrolako presidentetzan Sanchez Galan izango da orduan, orain arteko kontseilari ordezkaria. 2006 Plana delakoan finkatutako helburuak betez gero, 60 milioi euro poltsikoratuko ditu argindar enpresa horren zuzendaritzak. Hori bai lanerako indarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.