Atxaga euskaltzain oso eta Ibex-35 osoa zain. Zain, zer gertatuko Gas Naturalen (-%0,62) Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) geldiarazi duen Endesaren (+%0,41) mila milioiko bermearekin. Zain, zer gertatuko ostegunean bilduko den EBZrekin eta 2002ko urritik maximoa jo duen urtebeterako Euriborrarekin. Zain, zer gertatuko AEBetako Michiganeko konfiantza indizearekin, martxoan gorantza berrikusia izan ondoren eta, batez ere, zain Europako gainerako burtsa indizeekin zer gertatuko. Zeru horiek hodeiz beterik daude, beltzak edo zuriak diren eztabaida martxan delarik. Atzo, aldaketa gutxi eta 1.874 milioiren salerosketa baino ez. Jazztel (+%3,66) txerritxo ez euskaldun baten memoriak idaztear da eta, bi anaia, Moviles (-%1,3) eta TPI (-%0,22), bata Edurnezurik (-0,31) irenstear duena eta, bestea, burtsatik Obabara eraman dezakeen bidaia bat hastear.
- RENTA CORPORACION enpresaren Saltzeko Eskaintza Publikoan (SEP) eskainitakoa halako hamarakzio eskatu dituzte inbertsiogileek. Datorren asteartean burtsaratuko da.
- JAPONIA berpizten ari den zantzuak ugaritzen ari dira. Langabezia zazpi urteko maila txikienean da. Horrek inflazioa bultzatzea eta, ondorioz, interes tasak igotzea espero da. Mundu osoko joeran.
BURTSA. Ibex-35 bere bakardadean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu