BURTSA. Ihaute poza lurmentzen

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Ihauteri jaien gertutasunagatik edo, poza lurmendu da, azaleratu egin da, elurpeko lurra nola: LPEE joaldunak petrolio ekoizpena mantentzea erabaki du eta, Irakeko hauteskundeen ondoren, urre beltza zilar kolorez mozorrotu da, merketuz. Iberiak (+%4,33) Hondarribiko pista Zubieta, Ituren edo Tolosaraino luzatzea pentsatu duela dirudi. Teknotxerritxoek eta Wall Street berak ere, baikor mozorroa jantzi eta lozorroa hautsi dute. Urteko maximoa bertan dute geure indizeek, Euroguneko enpresarien konfiantza espero baino makalago igo arren. Ibex-35en 1.940 milioiren akzioak eskuz aldatu ziren, hauetan 450 milioi Edurnezurirenak (+%0,87). Atzoko Mielotxin, Metrovacesa (-%0,94), ez beste akzio guztiek gorakada izan zuten, %1na pasakoa BBVA eta Endesa blue chip-en kasuan. Popular bankuak eta Sogecablek ere %3na pasa irabazi zuten eta Banestok berriz %2,4.

-GUIPUZCOANO bankuaren akzioak %3,96 egin zuen atzo gora, 27 euroko muga gainditzeraino. Split bidez bere akzio kopurua bikoiztuko du Donostiako erakundeak, oraingo akzio bakoitzeko bi berri sortuz, bakoitzaren nominala erdira jaitsiz. Hurrengo akziodun batzarrean kapital hedatze bat burutzeko asmoa ere badu, hamar akzioko berri bat eskainiz 8 euroren truke. Bankuaren %24 inguru BBK eta Gipuzkoa Donostia Kutxarena da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.