BURTSA. Itoizko ezker pareta

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Itoizko urtegiko ezker pareta mugitzen ari dela dio Beaumont, Koordinakundeko abokatuak. Ekonomiaz eta burtsaz ere, beste horrenbeste esan liteke, geu ohartu edo ez. Holandako erreferendumari zeharka so eginez amildu zen euroa, baina piztu ziren burtsa indizeak. Lehiakortasuna irabaziko du noski Euroguneak. Eta guztia beharko du: aurtengo lehen hiruhilekoaren ostean, Euroguneko BPG urtearteko %1,3ko erritmoan hazi da. Ildo berean, EBZk 2005erako espero duen hazkundea %1,4ra murriztu du, lehengo %1,6 baino apalagoa. Itoizek agian bai, baina Euroguneko ekonomi hazkundeak ez du gainezka egingo. Enpresa handienen mozkinez, ordea, ezin gauza bera esan. Bankuek gidatu zuten atzoko igoera: %2na pasa irabaziz Banesto eta Bankinterrek (indizeko txikienak), %1na pasa BBVA eta Santanderrek (handienak) eta %1 baino gutxiago Popular eta Sabadellek (ertainak).

-Guipuzcoano (+%7,22) bankua erosteko interesa agertu berri omen dute, bai lehenago Bankoa erosi zuen Frantziako Credit Agricolek, bai Erresuma Batuko Royal Bank of Scotlandek ere. Gipuzkoan egoitza duen banku horren %14,5 Bizkaiko BBK aurrezki kutxarena da eta %9 inguru Gipuzkoa Donostia Kutxarena. Saltzeko asmorik duenik ukatu egin zuen atzo Bizkaikoak, goizeko lehen orduetako igoera handiak (%9 pasakoak) baretuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.