BURTSA. Iturriak eta santuak

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Donostian Fuentes eta Santos lehian. Burtsan, santurik ezean, iturriak lehia iturri. Berri iturri garrantzitsua eta, batez ere, dolarren iturriko txorrotaren arduradun da Erreserba Federala. Iturriko txorrota estutzea aztertu zuen atzo, interes tasak igoz. Eguna lasaitu eta zozotu zuen horrek hein batean, bai Wall Streeten bai dibisen merkatuan izan lezaken eragin zuzenagatik. Ur horren zehar eragina baino ez da gure burtsako joera eza. Salerosketa maila handia izan zen ordea, 2.438 milioitik gorakoa, azken egunotako jarioari eutsiz. Endesa (+%1,57) ez beste blue chip guztiak gutxi mugitu ziren; BBVAk irabazitako %0,71tik behera, beti ere. Hotelak eraikitzen saiatu zen Astiazaran balitz lez, Ibex-35 indizeari agur esateko unean nabarmendu zen NH Hoteles (+%2,07) ere. Aukeran, berandu. Ea lehen seihileko mozkin iturriari zer darion.

-Txinako telekomunikazio enpresa baten %3 erosi du Edurnezurik (+%0,15). China Netcom Group Corporationen %3 bereganatzeko 240 miloi euro xahutu ditu. Kapitalaren %5 erostea du xede.

-argindar eskaria %7 hazi da Espainian lehen seihilekoan, 124 mila milioi Kilowatt osatzeraino. Lehortea eta beroa medio, %38 txikiagoa izan da zentral hidroelektrikoen ekoizpena. Iberdrolak (+%0,32) igarri du gehien.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.