BURTSA. Itxieraren errezitaldia

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Xabier Letek nola gaur Kafe Antzokian, hala izan zuen atzo burtsaren itxierak errezitaldi kutsua. Egun luze eta malkartsua joan zena, Kafe Antzokiaren itxieraren pare, igoera errezitalditxo batekin amaitu zen. Lete ez, Wall Street eman ohi dio horrelakoetan gureari magia eta beroa. Atzo, Wall Streeten ufadatxoa beste izan zen erreferentzia garbirik ezaren eta salerosketa bolumen eskasaren eragina. Txikientzat egun aproposa joan zen: %4 pasa irabazi zuen Criteriak eta %3na pasa OHL, Tecnicas Reunidas, Bankinter eta Gamesak. Bi banku handienek hasitako tokian amaitu zuten eguna, Antzokiko aforoaren pare. Eta Telefonica (-%0,07) ere, hor nonbait. Obamak egoeraren larria aipatu du, Monasterio batek nola. Baina txerritxo ehiztariak artistak dira, nahi dutenean, edozeri entzungor egiten. 1.598 milioiren salerosketa baino ez eta horietan 341 eta 299 milioi, hurrenez hurren, Santander eta Edurnezuri erraldoiena.



Madrilgo Udalari rating edo kaudimen kalifikazioa jaitsi berri dio S&P agentziak. Domino baten gisa, erakunde eta enpresak bata bestearen atzetik egiten die kalte iritzi aldaketa horiekin. BBVA eta Popular bankuek egin titulizazioen zati batzuei ere eragingo die rating txartzeak; kaltetuak, ordea, ez dira jaulkipena egin zuten erakunde horiek. Egun zor horren jabetza duten inbertsiogileak baizik. Zailtasunok gainditzeko, LaCaixak egindakoaren ildotik, Caja Madrid aurrezki kutxak ere Altxorraren bermedun zorra jaulkiko omen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.