BURTSA. Jaitsiera postuetan

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Gizonezkoen Athletic jaitsiera postuetan, eta gure indizeak, beste horrenbeste. %4 pasa galdu, eta 8.000 punturen langa zulatzear da Ibex-35. Bernabeun galdu eta Asiako burtsen gainbehera ia aldi berean gertatu ziren. Dow Jonesek itxura hobea agertu arren, puntuak batu ezinda jarraitzen dute Bilbaoko txerritxo ehiztari eta zuri-gorriek. Beherago joatea geroz eta zailagoa da eta, futbolean nahiz burtsan, eskerrak osasuna badaukagun. Mozkin berri garrantzitsuak espero dira aste honetan, urteko hirugarren hiruhilekoaren amaierakoak. Bien bitartean, 2.779 milioiren salerosketarekin, %9na pasa galdu zuten Abengoa eta Tecnicas Reunidasek, %8 pasa Criteriak eta, pisuzkoagoa dena, %4na pasa BBVA eta Edurnezurik. Santanderrek ere %3,92 galdu zuen, atzeraldi ekonomikoaren mamua (bigarren mailarako jaitsiera) handitzen ari den seinale. Baina jaitsiera guztiek neurria izan behar dute, hirugarren mailara jaisterik ez dago, urte bakarrean bederen.



Volkswagen (+%146,62) autogileak gogotik ospatu du Porsche (akziodun nagusiak) bere partaidetza %42,6ra handitu izana. Akzioak 520 euroan itxi zuen atzoko eguna, ostiralean 156,1 euroan amaitu ostean. Igoera abiada itzela, dudarik gabe.



INGren (-%9,38) esanetan, Espainiako bankuen berankortasuna %6,8koa izango da 2010ean. EBZk eta Trichetek datorren astean interes tasak jaisteak aurrikuspen hori okertu dadin lagundu dezakete. Likidezia arazorik ez dutela dio, ordea.



Iberdrolak. Iberdrolak (+%0,99) 1.000 milioiren inbertsioa burutuko du Portugalen, 1.100 megawatteko gune hidroelektriko baten garapenerako. Alto Tamega hustiatuko duen egitasmoa, 2012-2018 epealdian eraikiko da, Galiziako mugatik gertu.



Repsol. Ahobizarrik gabe esan du Antoni Brufau, Repsol-YPFko (+%0,16) buruak, zergarik gabe, gasolina ura edo Coca Cola baino merkeagoa litzatekela. Petrolioak ez du ordea zeharkalterik eragiten eta gurean, zorionez, ura ez da pribatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.