BURTSA. Landaben sindromea

Joseba Barandiaran Andueza.
B. ANDUEZA
2006ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Urduritasuna gora doa Landabenen eta burtsetan. Lan kostuak garestituko zaizkion beldur da Volkswagen, petrolioaren prezioaz burtsa beldur den hein berean. KPI gorantz doa Euskal Herrian eta lehiakortasunarentzat, nahiz langileen patrikentzat, kezka iturri da inflazio hori; are gehiago zorpetze handia eta interes tasen igoera bat datozen honetan. Opor giroan, Landabenen protestak eta burtsan salmentak ez ziren txikitu. Ez horixe. 2.723 milioiren akzioak eskuz aldatu ziren atzo eta Edurnezuriren (-%1,8) aurpegi gorriak zeresan handia izan zuen horretan. Baina Bankinterrek ere %3,9 galdu zuen eta %2na pasa Sacyr eta Ferrovial eraikuntza enpresek. Garai onenak joan ote diren susmoari, etorkizunari aurre egin beharra nagusitzen zaio. Bai Olabarri kalean, bai Landaben aldean. Nerbioei eusten asmatzean datza gakoa. Mozkin aurreikuspen ezkorrik, bederen, ez da entzuten.

- CIE AUTOMOTIVE (+%10,2) euskal enpresak %25 inguru irabazi du azken hiru egunetan. Bioerregaien alorrean jardutea erabaki du, Euskal Herrian eta Italian jarduten duen Bionor bereganatuz. Dibertsifikazio eta hedapen egitasmo horretarako, inbertsiogile handiei zuzendua izango den Saltzeko Eskaintza Publikoa (SEP) ere aurkeztu du, bere kapitala %20 handitzea ahalbidetuko diona. Azken hiru egunetako bilakaera ikusita, aldeko haizeak jo du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.