BURTSA. Langa pare bat

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Pasabanek Nanga Parbat gainditu du; gure indizeek langa pare bat inguratu. 10.000 gainetik eta 1.800ekoa azpitik indizeek, 8.000ko gain berri bat tolosarrak. Beroa lagun, inbertsiogileek tanga pare bana erosi eta burtsa erdi ahaztuko zutela zirudienean, 2.163 milioiren salerosketa egin zuten. Bada zerbait. Greenspanek esan du Edurneren mailan ez baina interes tasak igotzen jarraitzeko asmoa duela. Etxebizitzetan edo burtsan, burbuila handiena non ote dagoen ikuskizun dago. Baina burtsa askoz azkarrago mugitzen da, gora zein behera. TPIk %2,35 irabazi bazuen, Antena 3 telebistak %2,22 galdu zuen. Telefonicaren %0,87koak eta Repsolen %1,43ko galerak, blue chip-en pisuagatik gorrira lerratu zuten indizea. Santander, BBVA, Iberdrola nahiz Endesak galerak izan zituzten, nahiz %1 baino txikiagoak izan. Dirua oporretara joango ote da? Nora?

-FRANCE TELECOMEK (-%0,2) Amena telekoa erosteko duen gogoa, zurrumurrua baino zerbait gehiago da. 9 edo 10 mila milioiko eragiketa litzateke. Euskaltelek aurten Frantzian eman duen itxurak ez du asko lagunduko.

-ENAGAS(-%0,149 gas garraiatzaileak iaz baino %25,6 gehiago irabazi du aurtengo lehen seihilekoan, 100 milioi eurotik gora. Erregaiaren garestitzeak ez du, noski, banatzailea kaltetu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.