BURTSA. Leherketak ilegalizatu ezin

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Atzo Espainiako polizia baten autoa, AIG aseguru etxea (-%41) nahiz Halifax Bank of Scotland (-%21,7) lehertzear egon ziren. Burtsan ez dago leherketak ilegalizatzerik ordea: Wall Street lagun, oraingoz gure indizeek eutsi diote; baina hurrengo nor jausiko den da airean dabilen galdera beldurgarria. Konponbidea ez du elkarrizketak edo banku zentralen likidezia eskaintzak ekarriko; ondorio batzuk leunduko ditu ordea. EAE ilegalizatu duten bezain fite egin dezakete bat, arazoak saihestu gura dituzten Pastor (+%3,04) eta Popular (+%5,36) bankuek. Galiziakoak rating jaitsiera izan du jada eta mehatxatua dago; Vasconiaren jabea ez da bizkarzain txarra. Hala ere, Banestok (+%7,88) egin zituen kurrinka ozenenak. Salerosketa, itzel, 6,167 milioirena. Hori bai dela masa mobilizatzea. Dena den, egoerak ezinegona, zalantzak eta ikara eragiten ditu. Su etena noiz helduko dago ehiztarien gehiengoa.



Lehman Brothersek zituen 640.000 milioi dolarren aktiboek zenbateko galerak eta zehazki nori eragingo dizkion jakiteko denbora dexente beharko da. Kaltetuak asko izango direla, ordea, ziurra da. Espainiako Bancaja aurrezki kutxak jakinarazi duenez, bost inbertsio funts ditu Lehmanen hartzekodun direnak; 13 milioi euroan. Hexagonoan BNPren (-%3,05) 250 milioiak edo Dexiaren (-%8,48) 500 milioiak plazaratu dira. Eta AXA (-%2,9) bitarteko zela, hirugarrenek bankuaren kapitalaren %7,2 eurena zuten. Enbor horretatik, sortuko dira berriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.