BURTSA. Lidergo ahula

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Hautatzen den lehendakaria hautatzen dela, ahuldadea izango du Jaurlaritzak ezaugarri. Eta Wall Streeten lidergo ahulak ere, ez zion mesederik egin gure burtsari. Irabaziei eutsi arren, New Yorken boto edo babes faltak hoztu egin zituen indizeak, goizez beltzean ibilitakoa ia gorritzeraino. Petrolio erreserbak behera egin arren, gasolinarenak gora egin du AEBetan; bada zerbait. Repsol-YPF (-%0,61) izan zen, ordea, blue chip ahulena atzo, Endesa (+%0,66) aldiz, indartsuena. Eraikuntza sektorea da azken asteotako izar eta mugimendu iturri: Metrovacesak %3,26 eta Accionak %2,86 irabazi zuten bitartean, Sacyrrek %2,66 galdu zuen. Debeku mehatxu guztien gainetik %1,32 igo zen Altadis tabakogilea, baina, nabarmenena, akzio handienen ahuldadea; nahiko indarrik eza. Bigarren hiruhilekoaren amaierarekin, orain arteko joera gorakorrari eusten zaion ikusi beharko.

-Zeltia (-%4,29) botikagileak 100 milioi euroko kapital hedatzea egin zuen atzo. Inbertsiogile handien artean akzioak salduz egin zuen hori eta, ezinbestean, kotizazioa kaltetu zuen. Pharmamar filialak minbizia tratatzeko botiken ikerketan erabiliko du diru hori. 2006rako Yondelis sendagaia merkaturatzeko moduan egotea espero du Zeltiak. Hala egingo balu, kurrinka ederrak eskainiko lituzke aurten %22 irabazi duen txerritxoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.