BURTSA. M-11ren ajeak

Joseba Barandiaran Andueza.
2004ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Aznar M-11ren ajeak jota dago, baina ez da bakarra: BBVAko (-%1,11) FG ere bide beretik doa. Presidentetza PPkoekin duen adiskidetasunaren bidez lortu ondoren, Sacyr-Vallehermoso (-%5) eraikuntza enpresak Bilboko bankuan partaidetza erostea aztertzen ari dela baieztatu du. Zenbait iturrik %5eko partaidetza aipatzen dute, egungo kontseilua halako lau. Gobernuaren esku beltza ikusten du askok FG erretirora bidaltzeko mugimenduan. Wall Streeten hasiera ona eta jarraipen txarra izan zuten. Gurean ere antzera. EBZ hazkunde aurreikuspena beherantz doitzera doala ikusteak ere ezin bada askorik lagundu. Ostegunean behintzat ez da interes tasaren aldaketarik espero. Santanderrek %0,77 eta Endesak %0,86 galtzeak ez zuten zenbaki gorriak indartzea baino eragin. Onenak Bankinter (+%0,84) eta Gas Natural (+%0,66) izan ziren.

-Repsol-YPFk (+%0,22) Portugalen hedatzeko nahia ez du ezkutatu, Espainian bategiteetarako zailtasunak jartzen dizkiotela ikusita. Shelli erositako gasolindegiak eta Lisboa hegoaldeko findegi bat bereganatu ditu jada.

-Azkoyen (+%3.24) makina banatzaileen egileak salmentak %14,5 haztea aurrikusi du 2005erako. Akzioa 6,69 euroraino igo zen, aurten 6,7 milioi euro irabaztea espero duela esan ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.