Hartu izen hau gogoan: Bernard Madoff. Mad ingelesez haserre edo zoro esan nahi duen hitza eta off, azalpenik behar ez duen egoera. Merkatuak erabat off, lekuz kanpo lagatzeko moduko ikerketa abiatu du FBIk. Dena den, atzo indizeek %2,25 galdu zuten, baina gehiago izan zen Detroiteko automobilgintza erreskatatu behar zuen egitasmoaren porrotagatik. Berankortasunak %2,84ko maila harrapatu du Espainiako finantza erakundeetan, eta aurrezki kutxek %3tik gorako batez bestekoa dute. Baldintza horietan, mad edo pitzatuta daudenentzat baino ez da erakargarri akzio azoka. Sacyrrek %6 pasa galdu zuen eta %7 pasa irabazi zuen Criteriak. Zoroetxean edozer posible den erakusgarri. Astean %5,7 irabazi du Ibex-35 indizeak, baina atzo %5 pasa galdu zuen Santanderrek, %3 pasa BBVAk. Repsol edota FCCk %4na pasa galtzeak azalpena amaitzen du. 1.821 milioiren salerosketa eta «haserroff» edo «zoroff» izena zuen lagunaz, berba egingo dugu datozen egunotan.
Kervial.Nasdaq-eko administrazio kontseilukide izateaz gain, 71 urteko Bernard Madoffek txiki utz dezake Frantzian Jerome Kervielek eragindako zuloa. 50 mila milioi dolarreko iruzurra egon liteke Madoff buru zuen hedge fund inbertsio funts erabat espekulatiboen kudeatzailearen atzean. Goizean goiz FBIko bi lagun Manhattaneko bere apartamentuan sartu eta «ba al dago onbidezko azalpenik?» galdetu eta «ez, ez dago» erantzun ei zien Madoffek. Enronek hondoa jo zuenetik finantza sisteman izandako ustelkeria kasu larriena dirudi. To be continued.
BURTSA. Mad, off
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu