Jarrera ezkorra, kopetiluna dute azkenaldian geure indizeek. Makurra talantie! Ibex-35 indizeak ba ote du esperantzarik ? Euroa pittin bat ahuldu da, Erreserba Federalaren bilerako azken aktak interes tasen igoeren beharra erlatibizatu ondoren. Wall Streeten bezperako zenbaki gorriek gure aldakortasuna handitu zuten ordea. Botin presidentea auzibidean aske gelditzeak ez zion Santander (-%0,11) bankuari askorik eragin. 1.800 milioi euroren akzioak eskuz aldatu ziren, baina joera argirik ez zen izan: Edurnezuri, Popular eta Banesto bezalako hiru akziok, garrantzitsuak hirurak ere, bezperako kotizazioan itxi zuten, aldaketarik gabe, 423 milioiren salerosketarekin. Arcelorrek (-%2,94), Iberiak (-%1,91) eta Acerinoxek (-%1,83) enpresa txikietan eta BBVAk (-%0,32) blue chip-en artean, gidatu zituzten galerak. Bitartean, Telecinco (+%1,65) kurrinka.
-Garai bateko teknotxerritxoetann Tiberio Handia izan zen Telepizza (-%1,14). Telekebab zerbitzu berria zabaldu, Ballve familiak enpresan duen partaidetza sendotu eta 2003ko galerei buelta eman zien jatetxe kateak iaz.
-Viscofan (+%0,51) zelulosazko bildukingilea asko kaltetzen du egungo euroaren sendotasunak. Hala ere, Fortis bankuak 9,6 eurotara igotzeko indarra aitortzen dio, egun 7,9 eurotan den akzioari.
BURTSA. Makurra talantie
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu