BURTSA. Merkealdia

Joseba Barandiaran Andueza.
2005eko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Burtsan beherapenak San Sebastian egunean hasi direla esan genezake. Bankuenak eta teknotxerritxoenak izan ziren atzoko emaitzarik kaskarrenak. Petrolioaren eta euroaren merkatzea ez ziren nahikoa izan salmenta oldea gelditzeko, ez Europan ez Atlantikoaz beste aldean ere. Ebay (-%18) enpresa teknologikoaren emaitza txarrekin batera, emaitza berri onak eman dituzten enpresak izan ziren (Citigroup bankua edo %22,6 gehiago irabazi duen Bankinter bera), baina erosleak falta izan ziren atzo. Bankinterrek eta BBVAk %1na pasa galdu zuten.Moviles ipotxak %2,17 irabazi arren, TPI ipotxak %2,23 galdu zuen. Prisak eta Telecincok ere %2na pasa galdu zuten eta Sogecablek %3,11. France Telecomek %2,15 galdu bazuen, Edurnezurik %1,31 galdu zuen; Gas Natural %1,22 jaitsi zen, guztia, indizearen kalte. 1.853 milioi euroren akzioak salerosi ziren, kopuru polita.

-AZKAR (-%2,09) Lazkaoko garraio enpresak bere akzioen %4,1 erosi du berriro, autokartera moduan. Union des Banques Suisses UBS bankuaren gomendioa txartu egin den arren, kotizazioa babesteko modu eraginkorra da. Arazoa da 6,55 eurotan itxi zuela akzioak atzo, eta UBSk akzioko 5,60 euroko prezio «objektiboa» kalkulatu duela Goierrin sortutako garraio enpresarentzat. Tarte handiegia, aukeran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.