BURTSA. Nafarroako irrati lizentziena

Joseba Barandiaran Andueza.
B. ANDUEZA
2006ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Urteak joan epaiak etorri, ezer gutxi aldatzen da Nafarroako irrati lizentzien banaketan. Egunak joan salerosketak etorri, Ibex-35 ere apenas mugitu zen atzo. Egonean giro. Brent upelak 69 dolarreko maila miazkatu arren, Wall Street irribarretsu esnatu zen, aspalditxoan bezala. Horrek animo pittin bat eman zion Ibex-35 indizeari, saioa parra amaitzeraino. Txikien erreboltak orekatu zuen akzio handienen ganora eskasa. 1.603 milioiren akzioak baino ez ziren salerosi eta, bi erraldoiak, Santander (-%0,25) eta Telefonica (-%0,15), SER edo COPE bezain axolagabe mugitu ziren. Enagas, Sogecable, TPI ipotxa, Abertis eta Gamesa %1na pasa igo ziren eta Mittal jarraipen estua egiten ari zaion Arcelor. %0,64. Burtsan nahiz irrati lizentzietan, gauzak ez direla aldatu dirudienean ere, aldatu egin dira; denboraren joanak eta igoerarik ezak zerbait esan gura dute.

- BBVA (+%0,71) Txinako Minsheng Banking erosteko asmoa dutenen artean dago, zurrumurruek diotenez, Societe General eta Dexia bankuekin batera. Txinan atzerriko bankuek ezin dute banku baten kapitalaren %25 gainditu.

- BILBOKO eta Espainiako burtsetan kotizatzen diren enpresen dibidenduak 3.146 milioikoak izan dira martxoa bitartean, iaz epe berean baino %12 gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.